Brigadako Enkargatuaren lanpostua aldi baterako betetzeko hautatze prozesuaren deialdia argitaratu du Ondarroako Udalak

0

2019 abenduaren 30eko 2019/1533 Alkatetzaren Dekretuaren bidez, onartu da Brigadako Enkargatuaren lanpostua aldi baterako betetzeko hautatze prozesuaren deialdia egitea. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean otsailaren 7an argitaratu da.

Euskadiko Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 legearen 27.1 artikuluan eza-rritakoaren arabera, bete beharreko lanpostuaren berezitasunak ikusita, hautaketa lehia-keta sistemaren bidez egingo da.

Eskaerak Ondarroako Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira. Agiri horretan agertuko dira datu pertsonalak, helbidea, harremanetarako telefono zenbakia eta deialdian eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela azaltzen duen adierazpena. Aurkeztutako merituak egiaztatzeko agiriak, lehiaketa fasean baloratzekoak. Eskaerak 20 (hogei) laneguneko epean aurkeztu ahal izango dira, deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

  • Irakurri hemen deialdiaren oinarri guztiak: OINARRIAK.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina