Ondarrutar naturala! jokoa egingo da maiatzaren 17an herriko frontoian

0

Ondarroako Udal Euskara Batzordeak Ondarrutar Naturala lehiaketa antolatu du maiatzaren 17rako; Ugaitz Alegriak aurkeztuko du ekitaldia. Bezperan Antxoa Eguna dela baliatuz maiatzaren 17an arratsaldeko 18:00etan herriko frontoian izango da Ondarroako tribial jokoan oinarritutako jolasa. Horrela, euskarak eta herriak ere euren lekua edukitzea nahi izan da herrian hain berezia den Antxoa Egunaren bueltan. Euskara batzordetik sortutako lauzpabost laguneko taldea dabil antolakuntza lanetan.

“Ondo pasatzeko, dakiguna ez ahazteko eta hizkuntzaren eta kulturaren transmisioak duen garrantziaz ohartarazteko aukera emango digu lehiaketak. Ondarroako tribial baten antzera, galdera-erantzunetan oinarritzen da jolasa”, aurreratu Arantza Atxurra Aranguren Euskara ziengotziak. Parte hartzeko Ondarroako gauzak jakitea baino besterik ez da behar: Ondarroako istorioak, herritik kanpo ere ospea izan duten pertsonak ezagutu, gertaerak, esaerak, toki-izenak, joko-izenak, bitxikeriak, hitzen esanahiak eta abar. “Ondarrutar izateaz harro sentitzeko aukera bat da. Zenbat eta hobeto ezagutu gure herria orduan eta gehiago maitatuko dugu eta horregatik bakarrik, merezi du horrelako jolasetan parte hartzea», gaineratu dute.

Nola parte hartu?

Binaka hartuko da parte lehiaketan. Honela osatuko da bikotea: pertsona heldu bat eta gazte bat edo bi heldu batera; beti egon beharko da heldu bat bikotean. Kanporaketaren sistemarekin egingo da lehiaketa, azken txanpan bikote bat irabazle gertatu arte. Ondo pasatzeaz gain, sariak ere banatuko dira: guztira 1.000 euroko balioa banatuko da sarietan.

Izena emateko hiru aukera daude: udaletxeko euskara sailean, mrey@ondarroa.eus posta elektronikoaren eta 94 6833668 telefonoaren bitartez, Turismo Bulegoan edo 94 683 19 51 telefonoan eta Zaldupe eta Zubi Zahar ikastetxeetan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina