Maiatzaren 17a LGTBIQA+ fobiaren aurkako eguna da eta Ondarroan aurten ere zerbait berezia prestatu nahi izan du udalak Hezkidetza Egitasmoaren bitartez. Hezkidetza Egitasmoko hezitzaileen proposamena da herritarrek argazkiak atera eta argazki horiek sare sozialetara igotzea edo posta elektronikoz beraiei bidaltzea gero bideo bat egiteko (maiatzaren 15a baino lehen): “LGTBIQA+ fobiaren aurkako jarrera adierazi: folioak, kartulinak, arte-lanak… hau egiten duzuenean argazki bat atera eta gure sare sozialetara edota emailera bidali, jasotako argazkiekin bideo aldarrikatzaile bat egin eta zabaldu egingo dugu”. Maiatzaren 17an etxetik aldarrikapena egiteko beste modu bat izango da.
POSTA ELEKTRONIKOA: hezkidetza.ondarroa@gmail.com
INSTAGRAM: @hezkidetzaondarroa
FACEBOOK: Hezkidetza Ondarroa
– Maiatzaren 15a baino lehen bidali argazkiak –
Hezkidetza Egitasmoaren hurrengo unitate didaktikoa bereziki indarkeria egoeran dauden pertsonei babesa ematera zuzenduta dago, ikusi dezaten Ondarroak ez dituela indarkeriaren aurrean beraien auzokide, lagun, neba-arrebak… bakarrik uzten, herriak harrotasunez bizi duela aniztasuna eta herritarron lana altxor hori babestea dela, indarkeriaren horma konplize horiek suntsituz.
Proiektu honek bi helburu ditu: alde batetik, ikasleek beraien etxeetatik (familiekin batera) aniztasunaren aldeko aldarrikapena egitea, eta beste aldetik, LGTBIQA+ fobiaren aurkako jarrera adieraztea.
2018ko maiatzaren 17rako egindako