Txomin Agirre udal liburutegian mailegu zerbitzua eskainiko da bihartik aurrera

0

Txomin Agirre udal liburutegian martxan jarriko da bihar (maiatzak 26, eguaztena) liburu eta pelikulen mailegu zerbitzua. Protokolo zehatz batekin hartu eta bueltatu beharko da materiala udal liburutegian, langileen zein material hori gero hartuko duten herritarren segurtasuna bermatzeko.

Espero da laster zabaldu ahal izatea ikasgela ere, baina segurtasuna bermatu ahal izateko mugekin. “Badakigu ikasleak azterketak prestatu nahian dabiltzala, eta leku garrantzitsua dela liburutegiko ikasgela. Segurtasuna bermatuz erabili ahal izateko modu bat prestatzen gabiltza”, esan du Eneritz Basurko Pagoaga Hezkuntza batzordeburuak.

Liburutegia zabalik egongo da goizeko 09:00etatik eguerdiko 12:00etara. Liburutegira sartu beharra daukatenek, maileguak jasotzera edo uztera, bertan dauden urratsak jarraitu beharko dituzte: eskuak garbitu, sartu-irtenak behar den bidetik egin…

Lotura honetan aurkitu daiteke udal liburutegian maileguan eskatzeko eskuragarri dagoen materiala: KLIKATU HEMEN.

Plastikozko kutxa hauetan utzi behar dira maileguak.

MATERIALA MAILEGUAN ESKATU NAHI DUTENENTZAT

Lotura honetan dago eskuragarri maileguan hartu daitekeen materialaren katalogoa. Aukeratu ostean, telefonoz edo posta elektronikoz eskatu behar da liburutegira: 946833343 edo liburutegia@ondarroa.eus

Liburuzainek herritarren eskariak prestatuko dituzte eta beraiek esango diete noiz joan daitezkeen bila udal liburutegira. Katalogoan lanen bat bilatu ezinda dabiltzenei ere laguntza emango zaie telefono bidez.

MAILEGUA BUELTATU NAHI DUTENENTZAT

Koronabirusaren krisia baino lehenago maileguan lanen bat hartua zutenek edo bihartik aurrera hartuko dutenek protokolo zehatz bat jarraitu beharko dute maileguak bueltatzeko. Maileguak uzteko kutxak egongo dira prestatuta liburutegian, egun bakoitzerako bat, eta bertan utzi beharko da materiala. Dagokion berrogeialdia igarotakoan berriz ere egongo da eskuragarri. “Mailegua uzten dutenen, langileen zein gero berau hartuko duten herritarren segurtasuna bermatze aldera dago prestatuta berrogeialdia”.

ARTXIBOA

Artxiboko eskariek ere modu bertsuan funtzionatuko dute. Kasu honetan, eskariak, Udal Erregistro Orokorrean (Alamedako bulegoetan) egin beharko dira, eta gero liburutegitik jarriko dira eskatzailearekin harremanetan.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina