Data aldaketa Liburuen Amuak egitasmoan: martxoaren 9an izango da hurrengo saioa

0

Otsailaren 24ean izan behar zen saioa, martxoaren 9ra atzeratuko da. Kattalin Minerrek  ‘Nola heldu naiz ni honaino’ bere liburuaren gaineko saioa gidatuko du.

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea? Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna? Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.

Egitasmoko saio guztiak, zapatuetan dira, 10:00etatik 12:00etara Ondarroako Udal Liburutegian. Literaturaren inguruko solasaldietan parte hartzeko interesa duten guztiek Udal Euskara Zerbitzuan (94 683 2668 edo mrey@ondarroa.eus) edo Udal Liburutegian (94 683 3343 edo liburutegia@ondarroa.eus) eman ahal izango dute izena.

Hauek dira datozen saioak:
-Martxoaren 9an, Kattalin Minerren, ‘Nola heldu naiz ni honaino’
-Apirilaren 28an, Annie Ernauxen, ‘Begira zenbat argi, maitea’
-Maiatzaren 26an, Alaine Agirreren ‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina