Gaur (maiatzak 28) ipini dira saltzen ‘Ondarroako Bonoak’ kanpainako 2.000 bonoak. Webgune honetan, kutxabank.eus webgunean edo Kutxabankek (Kantoipen) daukan kutxazain berezian daude salgai. 20 euro balio ditu bonu bakoitzak eta 30 euroko balio erreala dauka. Kanpainan izena eman ez duen zerbitzu enpresaren bat egonez gero oraindik garaiz dago izena emateko: fisioterapia zentroak, dentistak…
KLIKATU HEMEN BONOAK EROSTEKO
NORK EMAN DEZAKE IZENA? Elikagai, edari edo tabako dendek, arropa eta zapata dendek, kopistegiek, estomatologoek, protesikoek, dentistek, fisioterapeutek, masajistek, optikek, tindategiek, ile apaintzaileek, estetika zentruek eta argazkilaritza zerbitzuek.
Guztira 2.000 bono ipini dira salgai eta horrekin herritarren kontsumo ahalmena areagotzea eta herriko zerbitzu enpresa txikien egoera hobetzea dira helburuak. Udazkenean beste bonu kanpaina bat ipiniko da martxan.
ZERBITZU ENPRESEK IZENA EMATEKO:
Atxikitze dokumentua deskargatu, inprimatu eta bete egin behar dute dendariek, eta behin hori eginda Zatozteren bulegoan entregatu IAE/EJZren alta orriarekin batera. Zatozteko bulegora bakarrik paperak entregatzera joan behar da, eta horregatik eraman behar dira beteta, Covid-19 dela eta ezarritako segurtasun arauak betetzeko.