Ekainak 28: sexu eta genero aniztasunaren nazioarteko eguna; atera aniztasuna balkoietara

0

2020ko ekainaren 28an, 51 urte betetzen dira Stonewalleko matxinadatik. Orduan, zenbait lagunek (emakume transexualek, beltzek eta latinoamerikarrek bereziki) poliziari aurre egin eta sexu eta genero aniztasunaren erreferentzia bihurtu ziren mundu osoan.

Gogoan izan nahi ditugu, gaur egun ere, LGTBIQ+kolektiboak jarraitu egiten duelako zigorrak, irainak, diskriminazioak bizitzen, beraien kontrako fobia mantentzen delako. Joan den maiatzaren 17an aldarrikatu genuen moduan, oraindik ere bizirik daude gurean aurreiritzi sexualak, eta haien ondorioz sailkatu eta alboratu egiten ditugu pentsamolde hetero arautzailetik aldentzen diren sexualitateak, ez da amaitu trans kolektiboaren patologizazioa, ez dira desagertu kolektiboaren kontra diharduten erakundeak eta jokaerak.

Horregatik, aurten ere, Ondarroan sexu eta genero aniztasuna harrotasunez bizi dugula aldarrikatuko dugu, heteroarauari planto eginez. Emakume Kontseilutik leiho eta balkoietatik aniztasunaren aldarria zabaltzera dei egiten zaituztegu, gure herrian fobiak lekurik ez daukala esatera eta gure herriak harrotasunez sexu aniztasuna aldarri duela. Banderak, pankartak, kartelak eskuz egitera trebatu garenez, sormena erabili eta zabaldu dezagun sexu eta genero aniztasunaren aldarria Ondarroako etxeetatik lau haizetara!

LGTBIAQ+ fobiaren aurkako egunean Ondarroan egindako bideoa.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina