Ondarroako Udalak operarioak behar ditu Kultur Uheri ekimenean lan egiteko

0

Ondarroako Udalak udako kultur-egitaraua aurrera eramateko operarioak kontratatzeko deialdia egin du. Eskariak aurkezteko epea uztailaren 17tik uztailaren 21era izango da, biak barne. Udalak sei operario kontratatuko ditu, uztailaren 31tik abuztuaren 30era egingo den Kultur Uheri ekimenaren barruan. Langileen zereginak, besteak beste, hauek izango dira: aulkiak ipini eta kendu, eszenatokia desmuntatu, frontoiko sarrera-irteerak kontrolatu, zaintza lanak egin ikusleek arauak bete ditzaten…

Eskariak Udal erregistroan edo posta-bulegoetan aurkeztu ahal izango dira.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina