Ondarroako Kirolariak Historian Zehar egitasmoko 2020ko ikerketa-beka argitaratu du udalak: “Emakumeak eta kirola Ondarroan”

0

Ondarroako Udalak 2020ko kirol arloko ikerketa beka argitaratu du, ‘Ondarroako Kirolariak Historian Zehar’ egitasmoaren barruan. Aurtengo bekan jorratuko den gaia Emakumeak eta Kirola Ondarroan da; bekaren oinarria emakumeek Ondarroan eduki duten kirol ibilbidea jorratzea da. Barikuan (urriak 30) argitaratu zen deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, beraz, abenduaren 14ra arte dago zabalik proposamenak aurkezteko epea. Proposamenak Udal Erregistroan aurkeztu behar dira.

[IRAKURRI HEMEN DEIALDIAREN OINARRIAK]

Lan guztia euskaraz egin beharko da, eta lehiaketaren irabazleak sei hilabete edukiko ditu proiektu irabazlea berea dela esaten diotenetik lana amaitu arte. Bekaren ordainsaria 3.000 eurokoa izango da. Beka, norbanakoei zuzenduta dago, bai ondarrutarrei eta baita ondarrutarrak ez direnei ere. Proiektua aurkezterakoan ezinbestekoa izango da EGA edo baliokidea den titulua ere aurkeztea.

Lanaren jabetza Ondarroako Udalarena izango da eta udalak beretzat gordetzen du lana osorik edo partzialki argitaratzeko eskubidea, bere kabuz edo beste erakunde batekin sinatutako hitzarmen bidez, beti ere egiletza aitortuz.

Aringaingan taldea, Etxelilan herriko emakumeek sortutako taldea, emakumea, kirola eta Ondarroa definitzeko adibide bikaina.

[IRAKURRI HEMEN DEIALDIAREN OINARRIAK]

Aurreko urteetan, besteak beste, gai hauek jorratu dira ‘Ondarroako Kirolariak Historian Zehar’ egitasmoko ikerketa bekatan: Dina Bilbao, Arraun Elkartearen historia, Ondarroako futbol atezainak historian zehar, Juanito Urkizu…

[IRAKURRI HEMEN DEIALDIAREN OINARRIAK]

Ondarroa Arraun Elkarteko nesken trainerua. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina