Aurtengo Egia-Iriondo memoriala bertan behera uztea erabaki du Ondarroako Udalak

0

Gabonetako kirol hitzordu berezienetakoa den Egia-Iriondo memoriala bertan behera uztea erabaki du Ondarroako Udalak aurten, Covid-19ak eragindako egoerak sortutako mugengatik. Nagore Badiola Alberdi Kirol zinegotziak atsekabez eman du berria: “korrika egiteko batzen den jendearen segurtasuna ezin bermatzeaz gain, helmuga puntuan batzen diren herritarren segurtasuna ere kolokan legoke, ezinezkoa baita segurtasun tarteak mantentzea”.

Iaz 35. aldiz ospatu zen Jose Mari Aranbarri Egia eta Martin Iriondoren 1983. urteko apustu hura gogorarazten duen lasterketa. 36. aldiak itxaron egin beharko du 2021era arte.

‘Egia’ eta Iriondo, apustua hasi baino lehen 1983an.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina