Telegram kanala zabaldu du Ondarroako Udalak, herritarrek albisteak zuzenean jaso ditzaten euren gailuetan

0

Ondarroako Udalak herritarrengana iristeko beste bide berri bat zabaldu du. Orain arteko bideak mantentzeaz gain, orain Telegram kanala ere badauka. Aplikazio hau herritarrek euren telefono mugikorretan edo ordenagailuan deskargatu dezakete eta zuzenean jaso udaleko albisteak, agenda, ekitaldiei buruzko informazioa eta abar. Doako aplikazioa da.

Nola batu Ondarroako Udalaren Telegram kontura?

  • Deskargatu zure gailuan Telegram aplikazioa.
  • Sartu aplikazioan.
  • Ipini bilatzailean Ondarroako Udala.
  • Eta batu taldera.

Berritasun honekin, Ondarroako Udalak, ondarroa.eus eta udalbarriak.eus web orriak eta Twitter, Facebook, Instagram, YouTube eta Telegrameko kontuak dauzka orain, egunerokotasuna eta berriak herritarrei ahalik eta modu arinenean eta garbienean helarazteko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina