Zabalik dago Artibai Egoitzako erizain laguntzaileen lan poltsan izena emateko aukera

0

Ondarroako Artibai Egoitzan erizain laguntzaile postuak betetzeko lan poltsa zabalik dago. Lan poltsa horretan izena eman ahal izateko Udal Erregistro Orokorrean (Alamedako bulegoetan) aurkeztu behar da eskari orria.

Lan poltsan izena emateko bi baldintza bete behar dira: erizain laguntzaile titulu ofiziala izatea eta euskaraz jakitea (B2 mailako ziurtagiria).

Eskariak astelehenetik barikura aurkeztu daitezke, 09:00etatik 14:00etara.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina