Ondarroako Udala izango da ETE ligako herriko estropadaren babesle nagusia

0

Aurtengo ETE ligako banderaren babeslea Ondarroako Udala izango da, eta horri esker lehenengo bider emakumeek maila horretako mutilen besteko sari ekonomikoa edukiko dute. Horrenbestez, 9.000 euro banatuko dira saritan. Ondarroa da hau horrela egiten den lehen herria.

Udala eta Ondarroa Arraun Elkartea izango dira lehenengoak berdintzen Emakumeen Traineru Estropaden ligako estropada bateko sari ekonomikoa mutilen maila bereko ligarekin. Irina Alkorta berdintasun zinegotzia eta Koldo Azpiazu Arraun Elkarteko lehendakaria bat etorri dira proiektu horren aldeko apustua egitean: “Berdintasunarekin ahoa betetzen zaigu askotan, baina hauxe da berdintasunaren aldeko erabakiak hartzea; esanetatik ekintzetara pasatzea”.

Udalak 9.000 euro ipini ditu Ondarroako ETE ligako estropadak maila bereko mutilen estropadetako sari berdinak izan ditzan

Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak ere inflexio puntutzat jo du erabakia, eta kirolean berdintasunaren alde egitearen garrantzia azpimarratu du. “Kirola erreferentzia da askorentzat, eta garrantzitsua da halako politikak lantzea”, adierazi du.

Zunbeltz Bedialauneta alkateak emakumeen kirola eta berdintasuna sustatzeko lanean elkarteak urteetan egindako beharra azpimarratu nahi izan du: “Arraun Elkartean beti eduki dute oinarritzat emakumeen kirola sustatzea, berdintasunetik aritzea. Gure ekarpen hau beste urrats bat da bide horretan”.

Antiguako Ama trainerua, Donibane Lohitzuneko uretan, ETE ligako estropadan. Argazkia: Iñaki beitia/Ondarroako Kirolaren Leihoa
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina