Beñat Eizagirre Artetxek irabazi du 2022ko Andra Mari jaietako kartel lehiaketa

0

Beñat Eizagirre Artetxeren Arrantzale pañelu lana aukeratu zuten eguenean (uztailak 14) egin zen jai batzordean 2022ko Andra Mari jaiak iragartzeko kartel gisa. 16 lan aurkeztu ziren lehiaketara eta batzordekideek egondako maila altua azpimarratu zuten.

Irabazlearen esanetan jaietako elementu bat hartu eta horren inguruan osatu nahi izan du kartela. Arrantzale eguneko zapia aukeratu zuen eta horren “eraldaketa bat” eraman du kartelera. Eizagirrek oso pozik jaso zuen albistea eta 600 euroko saria irabazi du.

Jai batzordean parte hartu zuten batzordekideek lan bakoitza norena zen jakin gabe egin zuten aukeraketa. Lehenengo hiru lan aukeratu zituzten, eta gero, hiru horietatik irabazlea.

Gainontzeko parte hartzaileek euren lanak jasotzeko aukera daukate Ondarroako Udaleko kultur sailean, abuztuaren 5era arte.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina