Udal tasek eta zergek %1’5eko igoera izatea onartu du Udalak aho batez

0

Ondarroako Udalak datorren urterako udal tasa eta zergak %1ยด5 igotzea erabaki du. Udala osatzen duten bi alderdiek (EH Bilduk eta EAJk) aho batez hartu zuten erabakia urriaren 25ean egin zen udalbatzan. Herritarren ongizatea eta egun dauden zerbitzuak bermatzen jarraitzeko funtsezkoa da igoeratxo hau.

Udal tasek eta zergek (obrak, kale okupazioa, ibilgailuak, kiroldegia…) %1,5eko igoera izango dute orokorrean, azken urteetan igoerarik ez baitute izan. “Helburua, zerbitzuetan ahalik eta defizit txikiena izatea da, beti ere herritarrenganako presioa gehiegi areagotu gabe. Herribusak, esaterako, ez du igoerarik izango, uste baitugu oinarrizko zerbitzua dela herritar askorentzat”, azpimarratu du Zunbeltz bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. Zamarrek, bestalde, %4ko igoera izango dute (80 zentimo hiruhilabetetik behin, pertsonako): “urtean 30.000 euro inguruko defizita izaten du udalak zamarrekin, horren kontura kobratzen diren zergen diru sarrerkin alderatuz, beraz, nahiz eta defizitarioa izaten jarraituko duen, hori izango da igoera nabarmenena aplikatuko zaion zerbitzua. Horrekin batera birziklapen tasa areagotzeko lanean jarraituko du udalak, gehiago birziklatzeak zamar bilketan diru gutxiago gastatzea ekarriko baitio herriari”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina