Udaleko kultur egitaraua aurrera eramateko denetariko operarioak kontratatzeko lan-poltsa zabaldu du Ondarroako Udalak. Lan poltsa lehiaketa bidez osatuko da (merituak kontuan hartuz) eta ez dago azterketarik. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da uztailaren 6ra arte (eguena).
Hauen lana izango da Ondarroako Udalak udan zehar antolatzen dituen eta horiek gauzatzeko laguntza behar duen kultur edo bestelako jardueretan laguntzaile izatea: materialak kargatu eta deskargatu, antolaketan lagundu, sarrera-irteerak kontrolatu, ikusleei edo parte hartzaileei lagundu, beharrezkoa den muntaia edo desmuntaia egitea… beti ere udaletxeko arduradun baten eskutik.
Baldintzak:
- Titulua: Eskola graduatu titulua, 1 mailako lanbide heziketa titulua edo baliokidea izatea.
- Euskara: 1 hizkuntza eskakizuna (B1).
- 16 urte beteta izatea.
Merituak (baloratuko dena):
- Lan esperientzia: kultur edo aisialdiarekin zerikusia duten operario lanak
- Ikasketak: DBH: puntu 1 / Batxillergoa: puntu 1
- Euskara: 2. HE: puntu 1 / 3. HE: puntu 1
- Ikastaroak: kultur edo aisialdiarekin zerikusia duten ikasketak
- Gidabaimena (B motakoa): puntu 1
Eskaerak aurkezteko epea:
- 10 lanegun iragarkia web orrian eta iragarki taulan argitaratzen denetik, hau da, ekainaren 23tik (barikua).