2.000 euro gehiagoko sariagaz zabaldu du Augustin Zubikarai lehiaketa Ondarroako Udalak

0

Euskal idazleen harrobi izaten jarraitzeko asmoarekin eta horren alde egin beharreko apustua irmoa izan behar dela iritzita, 8.000 euroko saria jasoko du aurtengo irabazleak, orain artekoa baino 2.000 euro gehiago. “Euskarazko sorkuntza bultzatzeko ahaleginak erakunde publikoetatik etorri behar direla uste dugu, eta oraingoan hau da gure apustua”, esan du Nerea Lorenzo euskara batzordeburuak. “Aurreko agintalditik udal gobernuak eskuartean zeukan neurria da orain hartu duguna”.

[IRAKURRI OINARRIAK HEMEN]

Nobela beka lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 13 (barikua) arte daukate proiektuak aurkezteko epea. Baina hemen dago berritasuna: orain arte proiektuak posta elektronikoz bidaltzen baziren ere, orain, bi modu hauetako baten bidez helarazi behar dira udaletxera:

  • TELEMATIKOKI: ondarroa.eus web orriaren bitartez: KLIKATU HEMEN.
  • AURREZ-AURRE: Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Kanttoipe kalea, 3, behea, Alamedatik sartuta). Telefonoa: 946 833 672. Posta elektronikoa: orokorra@ondarroa.eus

Nobela beka irabazten duenak urtebete izango du bere proiektutik abiatuta nobela bat idazteko, eta ondoren Elkar argitaletxearen bitartez argitaratuko da. Udalak izendatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utzi dezake epaimahaiak.

Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Ordutik, hauexek izan dira sariaren irabazleak eta argitaratu dituzten lanak:

  • 2010: Joxean Agirre: Zwei Frauen (Bi emakume)
  • 2011: Itxaso Araque: Damutzen ez direnak
  • 2012: Garbiñe Ubeda: Hobe isilik
  • 2013: Garazi Kamio: Orube abandonatuak
  • 2014: Jasone Osoro: 12etan bermuta
  • 2015: Miren Gorrotxategi: 33 ezkil
  • 2016: Katixa Agirre: Amek ez dute
  • 2017: Xabier Etxeberria: Berriro itzuliko balitz
  • 2018: Eneko Barberena: Afrikanerrak
  • 2019: Idoia Garzes: Mendiko gaitza
  • 2020: Lander Garro: Faith
  • 2021: Mikel Alvarez Sarriegi: Euskalia
  • 2022: Patxi Zubizarreta: Aurtengo Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du.

HEMEN DAUDE NOBELA SARIAREN BEKAREN OINARRIAK:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina