Arazo pertsonalak direla eta, Ondarroako alkateak dimisioa aurkeztu du

0

Martxoaren 8rako izendatuko da alkate berria, bitartean Bedialaunetak beteko du kargua

Josu Arrizabalaga Ondarroako alkateak dimisioa aurkeztu du, arazo pertsonalak direla medio. Alkate berria martxoaren 8rako izendatuko du udal taldeak eta bitarte horretan Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga zinegotziak beteko du alkate kargua.

IMG_20160216_170054190

Josu Arrizabalaga udal taldeko ordezkariekin batera egindako agerraldian

Asko pentsatu eta hausnartu ostean hartutako erabakia izan dela esan du Josu Arrizabalaga Ondarroako alkate ohiak. ‘Pisu askoko motxila neraman gainean eta gainez egin aurretik udaleko zereginak lagatzeko erabakia hartu dut, baina ez da bat ere erreza izan’ gaineratu du. Udalean egon den epe labur honetan bidelagun izan duen taldekideei, udal langileei eta teknikariei eskerrak eman nahi izan dizkie Arrizabalagak eta aurrerantzean ere kalean eta maila apalagoan bada ere, amesten dugun Euskal Herria erakitzen jarraitzeko asmoa daukala adierazi du. ‘Nik ezker abertzaleko militante lanetan jarraituko dut, beti bezala’ nabarmendu du.

Udal taldeak bere aldetik Arrizabalagari orain arte egindako lana eskertu eta aurrerantzean ere beste esparruetan lanean jarraitzeko gonbidapena luzatu nahi izan dio.

Alkate berria izendatu bitartean Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga zinegotziak hartuko du alkate kargua baina martxoaren 8rako Ondarroako herriak legegintzaldi honetarako alkate berria izango duela baieztatu du udal taldeak. ‘Gure alderdian beti egin dugun moduan herritarrekin batera aukeratuko dugu hurrengo alkatea zein izango den. Horretarako lehen urratsa bariku honetan 18:30ean egingo den herri batzarra izango da’ nabarmendu du Arrizabalagak.

Hemen agerraldia osorik entzungai:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina