Emakumeen Nazioarteko egunaren harira hainbat ekintza antolatu dira Ondarroan

0

Aurten emakume errefuxiatuen egoeraren salaketa egingo da

Hitzaldiak, helduentzako ipuin musikatuak, dantzaldia, bertso-kalejira… antolatu ditu Ondarroako Udalak eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak Emakumeen Egunaren harira (martxoak 8). Feminismoa martxan, gora emakumeon borroka! izango da aurtengo leloa eta emakume errefuxiatuen egoeraren salaketak protagonismo berezia izango du martxoko egitarauan.

“Milaka arrazoi ditugu emakume izate hutsagatik pairatzen dugun diskriminazio, esplotazio eta indarkeriak KARTELAsalatu eta borrokatzeko” adierazi du Idurre Ibazeta Berdintasun arloko zinegotziak. “Horien artean ezin ditugu ahaztu beraien etxe eta bizimodua atzean utzi eta beste herrialde batzuetara babes bila joatera behartuak izan diren emakume guztiak” gaineratu du Ibazetak. Horregatik, martxoaren 8an emakume hauen egoera azaleratzea erabaki dute Ondarroan.

Errefuxiatuak diren emakumeen egoera herrira gerturatzeko, ihes egoera ezagutu duten emakumeen lekukotza ezagutzeko, martxoaren 9an, 18:00etan Etxelilan Trinidad Vicente eta Maryam Fathik ‘Emakume errefuxiatuak: indarkeriak beteriko bide luzea’ izeneko hitzaldia eskainiko dute. Vicente, Giza Eskubideen Institutuan eta Deustuko Unibertsitatean ari da lanean eta Fathi, berriz, bere jardun politikoagatik Kurdistanetik ihesean etorritako errefuxiatu politikoa da.

Emakumeen Nazioarteko egunaren harira osatutako egitaraua baina, martxoaren 6an hasiko da urteroko lasterketa morearekin. Lea-Artibai eskualdetik autobusa joango baita Lilatoira. Martxoaren 8an, 19:00etan kontzentrazioa eta lore banaketa izango dira urtero legez Alamedan. Sufragistak filmaren emanaldia, hotzikara ipuin erotiko musikatuen ikuskizuna, bertso-kalejira feminista eta luntx eta dantzaldia ere izango dira hurrengo astean Ondarroan. Hilabete amaieran, martxoaren 22an, Memorias de mujeres educadas en prisión: En silencio sobre la cárcel de Saturraran hitzaldia izango da Etxelilan, Uxu Emakumeen Taldeak antolatuta.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina