Ondarroako Udalak San Ignazio kaleko herritarrak berain etxeetako gauzak hartzera sartu ahal izateko aukera izateko saiakera egingo du. Hurrengo astean herritarren segurtasuna bermatzen bada, kaltetuen etxeetara sartzeko aukera aztertuko du udalak. Kaltetuen eskaerak kontuan hartuta, beraien beharrizanak konpondu nahian, etxe eta komertzioetako gauza gehiago hartzen sartzeko aukera eskaini nahi die udalak. ‘Herritarrak kezkatuta eta larri daude, eta udalak sufrimendu hori arindu nahian gauza gehiago hartzen sartzeko aukera eskaini nahi diegu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. ‘Ez dakigu aukerarik egongo den, mendia eta kanpoko faktoreen egoera aztertu beharko da, baina aukera txikiena ikusten badugu herritarrei etxeetan sartzeko aukera eman nahi diegu’ gaineratu du.
2 iruzkin
Etxeetan sartu nahi dugu eta hainbat gauza hartu. Baina hilabete bat pasatu da eta zenbat jende dago realojaturik???10? 15?
Inoren etxeetan gaude eta non sartu behar ditugu gauzak?
Garrantzitsua da etxeetan sartzea. Baina garrantzitsuago jendea realojatzea!!!
Kaixo,
Ulertzen dugu zuen kezka, nahiz eta zaila den zuen larruan jartzea. Alokabidek darama kaltetuei etxe berrietan berkokatzearen ardura. Udalak eskualdeko udalei eta herritarrei dei egin die etxe hutsak lagatzeko gero etxe hauek Alokabideren esku lagatzeko.
Gauzak sartzeko daukazuen arazoaren jakitun ere bagara, eta lanean ari gara horri ere konponbide bat emateko. Animo eta ondo izan.