Etxe hutsak behar dira Ondarroan

1

Hauxe Alokabidek plazaratutako oharra etxebizitza hutsak dituzten herritarrei eskaria egiteko:

Joan zen hilabetean Ondarruko San Inazio kalean bizi diren 176 familiak, beraien etxeak utzi behar izan zituzten. Familia hauek daukaten etxebizitza beharrari erantzuna eman ahal izateko, bizitzeko moduan dauden etxeak behar dira.

Jabetzan etxerik libre baldin badaukazue Alokabideren eskuetan uzteko deia egiten dizuegu.

Alokabidek:

  • Urte beterako kontratua sinatuko du jabearekin, eta kontratu hori beharren arabera, hilabeteka luzatu ahal izango da.
  • Hileroko errenta 450€ artekoa izango da
  • Etxea, emandako egoera berean itzuliko da.

Interesatuta baldin bazaude informazio gehiago ondarroa-alokabide@alokabide.eus helbidean edo 630 407 726 telefonoan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. Pingback: Lehenengo lerroko etxebizitzetako bizilagunek gutxienez etxetik kanpo urte bat egon beharko dutela aurreikusten du Ondarroako Udalak, besteek aldiz, beste lau hilabete

Idatzi zure iruzkina