Euskal estatugintza feminista eta feminismoaren oinarri politiko eta filosofikoak ikastaroa Etxelilan

0

Apirilak 15 eta 16an, ‘Euskal estatugintza feminista eta feminismoaren oinarri politiko eta filosofikoak’ ikastaroa eskainiko du Jule Goikoetxea irakaslean Etxelilan. Barikuan, 17:00etatik 21:00etara, eta zapatuan, 10:00etatik 14:00etara izango da Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako jabekuntza eskolaren ordutegia.

Txirrimorraski aisialdi taldeak haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du behar duenarentzako baina aldez aurretik jakinarazi beharko da. Ikastaroan parte hartzeko ere aurretiaz izena eman behar da.

Bi gai nagusi izango dira aipatutako ikastaroan. Batetik, feminismoaren oinarri politiko eta filosofikoak. Generoa zer den, genero-sistema, androzentrismoa, etab zer den errepasatuko dute lehenbizi. Gure egungo sistema politikoa, ekonomikoa eta geure gizartearen oinarri filosofikoak patriarkalak diren heinean, patriarkatua zer den ere aztertuko da. Bestetik, eztabaidatu eta parte-hartzeko unea ere izango dute bertaratutakoek. Praktika txiki bat egingo dute zenbait kontzeptu barneratzeko eta bigarren partean, berriz, Euskal Estatu Feminista zer den ikusi, zertan datzan edo zer izan beharko lukeen eztabaidatuko dute guztien artean.

2014-03-08,Bilbo. Hego Euskal Herriko mugimendu feministak antolaturiko manifestazioak hiriburu guztietan, Martxoaren 8 egunaren harira, Nazioarteko emakume langileriaren eguna, emakumeen eskubideen alde eta erabakitzeko eskubidearen alde. Irudian manifestazioaren unea. 08-03-2014 Bilbo. DÌa internacional de la mujer trabajadora. ManifestaciÛn convocada por la coordinadora feminista de Hego Euskal Herria por los derechos de la mujer y por la libertad para decidir. En la imagen un momento de la manifestaciÛn.

2014-03-08,Bilbo. Hego Euskal Herriko mugimendu feministak antolaturiko manifestazioak hiriburu guztietan, Martxoaren 8 egunaren harira, Nazioarteko emakume langileriaren eguna, emakumeen eskubideen alde eta erabakitzeko eskubidearen alde. Irudian manifestazioaren unea.
08-03-2014 Bilbo. DÌa internacional de la mujer trabajadora. ManifestaciÛn convocada por la coordinadora feminista de Hego Euskal Herria por los derechos de la mujer y por la libertad para decidir. En la imagen un momento de la manifestaciÛn.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina