Lara Larrañaga ondarrutarrak parte hartzen duen ‘Arnasa betean. Emakume zinegileak’, dokumentala eskainiko du udalak

0

Lara Larrañaga ondarrutarrak parte hartzen duen Arnasa betean. Emakume zinemagileak dokumentala eskainiko du Ondarroako Udalaren berdintasun sailak ekainaren 5ean, eguaztena, 19:00etan Kofradia Zaharrean. Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarien lana da, eta Lara Larrañaga ondarrutarrak parte hartzen du bertan. Larrañaga urpekaria da, Erea Lopez eta Ainhoa Incognitorekin batera.

Luzemetrai dokumentala TENTAZIOAren ekoizpena da eta hogei bat euskal zinemagile ditu
protagonista, horien artean Zuzendaritza berri onenaren eta Jatorrizko gidoi onenaren Goya
sariak irabazi dituen Estibaliz Urresola eta Isabel Herguera, Lara Izagirre eta Arantxa Echevarria
izendatuak.

Emakumeek egindako zinean murgiltzea. Hiru urpekarik gidatzen gaituzte, itsaspeko bidaia batean, euskal emakumeek eginiko zineman zehar, begirada unibertsalarekin. Poesiaz beteriko filma, ikuslea ukitu eta mundu ezezaguna deskubritzen diguna.

SINOPSIA: “Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman. Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen dokumental honekin ospatu dugu, gaiaren ikuspegi unibertsala aurkezten duena. Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean gidatzen gaituzte emakumeek zuzendutako filmen zehar eta haietan tratatutako gaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egiten dioten ekarpena erakutsiko dizkigute. Aitzindariak ezagutuko ditugu, eta azken zinemaldietan arrakasta izaten ari diren zinemagile beteranoen edo gazteen lanak harrituko gaituzte”.

Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioan estreinatu zen mundu mailan, Euskal Zinemaren
Galaren barruan; Euskadiko Filmategiak antolatutako Euskal Zinemagileak zikloaren hirugarren
edizioa inauguratu zuen; TIFF Tokyo International Film Festival jaialdian parte hartu zuen;
Madrilgo Emakumeen aldeko VI. Zinemaldian aurkeztu zen; Iruñeko XVIII. Mundua eta Giza
Eskubideak Zinema Erakusketan ere aurkeztu zen; ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film
Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 65. edizioan lehiatu zen, Bertoko Begiradak sailean; eta
Nantesko Espainiako Zinemaldiaren 33. edizioan parte hartu zuen Euskal Leihoa sailean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina