Emakumeen Jabekuntza Eskolen sareko ikasturte amaierako topaketa izango da Basaurin

0

Ekainaren 11n emakumeen jabekuntza eskolen sareko ikasturte amaierako topaketa izango da Basaurin. Izena emateko nahitaezkoa da Etxelilan egongo den izen-emate fitxa betetzea ekainaren 3a baino lehen.

Bazkaria autogestionatua izango da bakoitzak zerbait eraman beharko du, besteekin elkarbanatzeko. Antolatzaileek ura eta freskagarriak jarriko dituzte. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da doan, baina aurretik jakinarazi beharko da guztia ondo antolatu ahal izateko.

Oraingo honetan, begirada feminista batekin, emakume errefuxiatuen egoeraren gaia landuko da topaketan, honako galderen erantzunak jakiteko: zergatik dira emakumeak europar politikek sorturiko giza-eskubide krisialdi handiaren biktima bitan?, Zeintzuk lirateke gakoak migrazio- eta babes-politiken helbururik garrantzitsuenak pertsona guztien giza-eskubideak izan daitezen? Zein da feministon eginkizuna horretan?

Horretarako honako egitaraua prestatu dute egunerako:

10:30 Ongietorria eta aurkezpena
10:45 Hitzaldia: “Emakume eta neskato errefuxiatuak: ikustarazi ditzagun” Begoña Freire Crespo, Amnistia Internacionaleko kidea.
11:15 S.O.S. Errefuxiatuak plataformaren aurkezpena
11:30 Galderak
12:00 Lan-taldeak, planteatutako gaien inguruan
13:30 “Tras la frontera” -Plataforma Tirantearen emanaldia San Fausto plazan
14:30 Bazkaria Marienean

Antolatzailea: Ondarroako Berdintasun Saila- Emakumeentzako Jabekuntza Eskola Bizkaiko sarea, info gehiagorako jarri harremanetan

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina