Emakume hautetsiei zuzendutako ikastaroa izan da asteburuan

0

Eskualdeko emakume hautetsie zuzendutako ikastaroa izan da zapatuan Etxelilan. Eskualdeko emakumezko politikariek parte hartu dute, guztira 14 inguru izan dira Virginia Wolf emakume politikariei zuzendutako ikastaroan.

IMG-20160604-WA0000

Bakoitzak bere ibilbide eta politikan aritzeko motibazioaz berba egin dute hasieran. Gehienek, herrigintzan aritu eta herriaren alde lan egiteko gogoa azpimarratu dituzte. Horren ostean, intituzio publikoen antolakuntza, eskemak, funtzionamenduaren nolakotasunak … azterti dituzte bertaratutakoek eta guzti horren artean emakumeen beharrizan, ideia, ahots, eta logikak non kokatzen diren behatu dute.

Ikastaroen parte hartu duten gehienek egungo politikagintzan publiko eta pribatuaren arteko bateraezintasuna da emakumeek bizi dutena.

Aurrera begira, Ondarroako Udalak feminismoa lantzen jarraituko du eta horretarako Etxelilan gustu eta interes mota guztientzako egitaraua prestatzen jarraitzen du, beti ere herriko emakume taldeekin elkarlanean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina