Zapatuan Oletako jaietatik bueltatzeko Gababus zerbitzua egongo da

0

Ekainaren 11an Oletako jaietatik Ondarroara bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da. Gababusa 2:15ean, 4:15ean eta 5:45ean aterako da Oletatik eta aurrez 3 euroren truke txartela eskuratu behar izango da. Txartelak ekainaren 10eko 13:00ak baino lehen erosi beharko dira Ondarroako Turismo bulegoan. Ordutegi bakoitzean dagokion txartela eraman beharko da eta autobusean ezin izango da janari edo edaririk sartu.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina