LH1etik LH4ra arteko ikasleei zuzendutako kirol udalekuak antolatu ditu Ondarroako Udalak

0

Ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean egingo dira kirol udalekuak, bost saioko lau txandatan banatuta, Lehen Hezkuntzako 1.mailatik 4.mailarainoko ikasleei zuzenduta. Covid-19a dela eta ezarritako arau eta protokolo guztiak betez egingo dira udalekuak, ahal den guztietan aire librean, herriko kirolguneak eta espazio naturalak baliatuz. Kirol eta ingurumen jardueretan oinarritutako jarduerak izango dira. Izen ematea maiatzaren 30era arte dago zabalik, kiroldegiko telefonoan edo posta elektronikoz: 946134209 edo kiroldegia.harrera@ondarroa.eus.

[INSKRIPZIO ORRIA]

Iaz ez ziren kirol udalekuak osotasunean egin, baina Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak azpimarratu du garrantzitsua ikusten dutela gaztetxoentzako ekintzen aldeko apustua egiten jarraitzea: “iaz zailtasun asko egon ziren, ezjakintasunak eraginda asko, baina aurten berriz ere antolatzea erabaki dugu, uste dugulako gaztetxoen aisialdiko ekintzetan kirol eta natur jardueren eskaintza egotea oso garrantzitsua dela, batez ere euren osasunarentzat, gauden egoeran egonda bereziki”. Azpimarratu du neurri guztiak betez egingo direla jarduera guztiak, irizpide guztiak zorrotz betez. Horrez gain, esan du, gaztetxo askorentzat kirol berriak probatzeko aukera aparta izaten direla kirol udalekuak, eta probatzera animatu nahi izan ditu guraso eta umetxoak. Data horretan, behin umeek ikasturtea amaituta, guraso askok kontziliaziorako daukaten zailtasunez ere hitz egin du: “udaletik uste dugu, gurasoek euren lanaldiak eta umeen denbora librea kontziliatzeko baliabideak eskaini behar ditugula, eta hau da horietako bat”.

[INSKRIPZIO ORRIA]

Udalekuak lau txanda izango ditu, astebetekoa bakoitza, astelehenetik barikura, 09:30etik 13:00era.

  • 1.TXANDA: ekainaren 28tik uztailaren 2ra.
  • 2.TXANDA: uztailaren 5etik uztailaren 9ra.
  • 3.TXANDA: uztailaren 12tik uztailaren 16ra.
  • 4.TXANDA: uztailaren 19tik uztailaren 23ra.

Txanda bakoitzaren prezioa 23’50 eurokoa izango da kiroldegiko abonatuak direnentzat, eta 32’50 eurokoa berriz abonatuak ez direnentzat. Kiroldegiko ordezkariek esan dute parte hartzea bermatu ahal izateko, plazak betetzen badira ere, txanda bat baino gehiagotan eman daitekeela izena: “parte hartzea bermatu ahal izateko, txanda batean baino gehiagotan izena ematea gomendatzen diegu interesdunei, dauden aukerak lehentasunaren arabera 1 etik 4ra ¬†zenbakituz”. “Behin plazen esleipena egin ondoren, libre geratzen diren plazak hartzeko aukera ere emango da”.

[INSKRIPZIO ORRIA]

Izen ematea maiatzaren 30era arte dago zabalik eta horretarako bi bide daude: kiroldegiko telefonoan (946134209) edo posta elektronikoz (kiroldegia.harrera@ondarroa.eus) . Informazio gehiago Zaldupe udal kiroldegian edo bertako telefonoan: 946134209.

IKUSI HEMEN DUELA BI URTEKO KIROL UDALEKUETAKO ARGAZKIAK.

[INSKRIPZIO ORRIA]

HONEKIN LOTUTA:

Hiru, lau eta bost urteko umeentzako igeriketa ikastaro intentsiboa antolatu du Zaldupe udal kiroldegiak

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina