Bihar, ekainak 17, ostirala, 9:00etan Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin bilduko da Ondarroako Udala. Bilera Kamiñaldeko lanen finantzazioaren inguruan berba egiteko izango da eta bertan izango dira Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua.
Ondarroako Udala aurreko astean Eusko Jaurlaritzan izandako bileraren ostean, Kamiñaldeko lanak finantzatzeko ahaleginak egiten jarraitzen du. ‘Berriro ere Bizkaiko Foru Aldundiarekin bilduko gara behingoz hiru entitateen arteko adostasun bat lortzeko helburuarekin’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.