Gaur, 19:00etan indarkeria matxista salatzeko kontzentrazioa deitu du udalak

0

Gaur, abuztuak 1, astelehena, indarkeria matxista salatzeko kontzentrazioa deitu du Ondarroako Udalak. Ostiral arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak gizonezko bat Bilbon, hilda agertu zen emakumearen hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan.

Arantza Palacios, 51 urteko emakumea, erail du gizon batek Bilbon. Pasa den uztailaren 23an hilik agertu zen bere etxean eta astebete beranduago atxilotu dute haren bikotea erailketagatik. Emakumeak salaketak jarri zizkion genero indarkeriagatik eta 2007ra arte urruntze agindua ezarri zioten gizonari. Honek indarkeriaren aurkako lege, protokolo eta bitarteko publikoetan hutsune nabariak erakusten ditu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina