Gazte-Lekuan aurten zer egin erabakitzeko batzarra izango da domekan

0

Aurtengo ikasturtean Gazte-Lekuan zer egin pentsatzeko bilera izango da irailaren 18an, domeka, 18:00etan Gazte Lekuan. Azken ikasturtean zabaldutako hausnarketaren ondoren, Gazte-Lekuaren funtzionamendua hobetzeko aldaketak adostu ditu Hezkuntza Batzordeak. Hori dela eta, irailetik abendura bitartean proba gisa Barnetegiko lagunekin batera, gai zehatz baten inguruko asteburuak antolatuko dira bertan. Hausnarketa eta funtzionamendu berria, Gazte-Lekuko erabiltzaileekin batera adostu nahi da, horregatik gazteak bileran parte hartzera animatu nahi ditu udalak.

Aldaketa honen bitartez gazteen sormena, irudimena eta taldean lan egiteko gaitasuna landu nahi dira. Ekintza eta egitaraua gazteekin batera adostuko da, eta horretarako lehenengo bilera domekan izango da.

Iniziatiba berri honek lau hilabeteko iraupena izango du eta abenduan probarako epea bukatutakoan balorazioa egiteko tartea hartuko dute Gazte Lekuaren erabiltzaile eta kudeatzaileek. Guztien iritzi eta bizipenak jasotakoan Gazte-Lekuaren erabilera berria eta aurrera begirako helburuak definituko dituzte.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina