Bihar, urriaren 5a, ‘Emakumeen osasun integrala eta kirola- berdintasuna lortzeko erronkak’ izeneko hitzaldia izango da, 19:00etan Etxelilan. Aipatutako hitzaldia, Ainhoa Azurmendi kirol aholkuri eta berdintasun gaietan adituak emango du. Bertan, jendarteko desberdintasunak kirol arloan nola islatzen diren ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek , eta desberdintasunek emakumeen kirol jardueran izan duten eta egun duten eraginaz hausnartzeko ere.
Hitzaldia bukatutakoan, parte hartze gune ireki bat sortzeko aukera zabalduko da: aringaingan. Edozein mailatara irekitako herriko gunea izateko proposamena da eta entrenamendu pertsonalizatuak eskainiko dira Arantza Burgoa dinamizatzailearen eskutik.