Beldur Barik jarrera tailerra izango da barikuan Gaztelekuan

0

Herriko gazteak Beldur Barik lehiaketan parte hartzera animatzeko tailerra izango da barikuan, 17:30ean, Gaztelekuan. Tailerrean parte hartzera animatzen diren guztiek, kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak landuko dituzte. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak.

Gogoratu Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dagoela azaroaren 9ra arte. Animatu eta erakutsi zuen Beldur barik jarrerak!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina