Gaur Ondarroako hiru lekutan edukiontziak erre dituzte

1

Gaur goizaldean Ondarroako hiru leku ezberdinetan sei edukiontzi erre dituzte eta kalte materialak eragin dituzte. Udalak duen informazioaren arabera suteak eragindakoak izan dira.

Udalak gertakari hauek salatu nahi ditu eta herritarrei aurrerantzean ere herrigintzan lanean jarraitzeko deia luzatu nahi die. ‘Honelako gertakariek aurrera egitea eragozten digute, momentu honetan gure indar guztiak herrigintzan jarri behar ditugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.  Horrenbestez, gertatutakoa ikertzeko konpromisoa hartu du udalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Iruzkin 1

  1. “Honelako gertakariek aurrera egitea eragozten digute, momentu honetan gure indar guztiak herrigintzan jarri behar ditugu”

    Herrigintzaik ezta urtitan….Ederrada lotsi ondarrure juti, kale guztik apurtute daz…..

Idatzi zure iruzkina