Etxebizitza hutsak dituzten jabeek %50ko errekargua izango dute Ondasun higiezinen gaineko zergan

0

Ondarroako Udalak etxebizitza hutsei Ondasun higizinen gaineko zergan %50eko errekargua aplikatzea onartu du atzo Kofradia Zaharrean egindako bilkuran. Aipatu errekargua, urtero sortu eta likidatuko da, zerga honetako kuotarekin batera. Errekargu hori ezartzen zaie subjektu pasiboaren ohiko egoitza ez diren  etxebizitzei, edo hirugarren batzuek errendamenduz edo lagapen bidez ez badute erabiltzen ohiko egoitza moduan. Era berean, zenbait kasu salbuetsita daude %50eko errekargu hori ordaintzetik. Hemen salbuespenen zerrenda.

Erabaki honekin udalak herrian dagoen etxebizitza arazoa arindu gura du. ‘Etxebizitza eskubide izan beharrean arazo izaten jarraitzen duen bitartean udalean honelako neurriak hartu behar ditugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. Aurrerantzean ere herrian dauden etxebizitza hutsei erabilera emateko antzeko neurriak aztertuko dituztela azaldu du udalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina