Ordenantza fiskaletan 2021erako aldaketa hau egitea erabaki zuten aho batez bi udal taldeek. Jasangarritasunaren bidean, gutxien kutsatzen duten ibilgailuei hobariak aplikatu eta ingurumenarekin konpromisoa erakusten dutenei abantailak eskaintzea da udalaren asmoa.
Hobari hauek eskaripekoak izango dira, hau da, herritarren bat jarraian azaltzen diren kasuren batekin bat badator, hobariak eskatzeko aukera edukiko du.
- Motor elektrikoa duten ibilgailuek % 75eko hobaria izango dute zerga-kuotan eta isuri nuluak dituzten ibilgailuek % 75eko hobaria izango dute zer-kuotan, bi kasuetan, bost ekitalditan, lehenbiziko matrikulazioko zergalditik hasita.
- Motor hibridoak dituzten ibilgailuek eta erregai gisa gasa erabiltzen dutenek, gas naturala, petroliotik likidotutako gasak zein bioetanola erabili, % 50 eko hobaria izango dute zerga-kuotan, lehen aldiz matrikulatzen direnetik eta hiru ekitalditan.
- Matrikulazio barriko turismoek, Km-ko 110g CO2 baino gutxiago isurtzen badute, %50eko hobaria izango dute zerga-kuotan, hiru ekitalditan, lehenbiziko matrikulazioko zergalditik hasita.
- Matrikulazio berriko turismoek, km bakoitzeko 110g CO-tik 120g. CO2-ra isurtzen badute, %25 eko hobaria izango dute zerga-kuotan, hiru zergalditan, lehenbiziko matrikulazioko zergalditik hasita.
Ibilgailu bakoitzaren ezaugarriak frogatzeko Ezaugarri Teknikoen Txartela erakutsi beharko da; txartel horretan agertzen ez badira, ezaugarri horiek jasoko dituen eta horretarako eskumena duen administrazioak igorriko duen agiri baten bidez frogatu beharko da ezaugarri horiek edukitzea. Hobariek, eskaerak onartu eta hurrengo zergak ordaintzeko aldian edukiko dute eragina.
HONEKIN LOTUTA: