Apirilaren 4tik ekainaren 3ra, trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaintzeko epea

0

Apirilaren 4tik ekainaren 3ra izango da trakzio mekanikodun ibilgailuen zergak ordaintzeko epea. Herritarrei erraztasunak emate aldera, udalak, zergak helbideratzeko deia egin du. Horretarako, atxikiturik dagoen dokumentua entregatu behar da udaletxean: aurrez-aurre Udal Erregistro Orokorrean (Alamedako bulegoetan), orokorra@ondarroa.eus posta elektronikora bidalita atxikitutako dokumentua edo bestela telematikoki ere egin daiteke.

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga dagoeneko helbideratuta daukatenei maiatzaren 9tik aurrera kobratuko zaie zerga.

Helbideratu nahi duenak apirilaren 30erarte dauka aukera, aurrez aipatutako moduetan. Data horretatik aurrera, helbideraketa, hurrengo urteko zergari aplikatuko zaio. Atxikituta dagoen dokumentua aurkezteak, zerga hau ez ezik, udaletxean ordaindu beharreko gainerako guztiak helbideratzeko aukera ere ematen du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina