‘Emakume saharauiak eta memoria historikoa’ mahaingurua izango da barikuan Etxelilan

0

Azaroan, Munduko Emakumeen jabekuntza estrategiak indarkeria matxistari aurre egiteko lan ildoan murgilduko da Ondarroa. Hango eta hemengo emakumeen jabekuntza esperientziak

image008

ikasi eta bertokoak ere partekatzeko.  Marko honen barnean eta Ondarroako Udala euskal sareko kide izanik, emakume saharauien memoria historikoari buruzko mahainguru interesgarri antolatu du bariku honetan, 18:00etan Etxelilan.

Hizlariak,  HEGOA (Nazioarteko lankidetza eta Garapenari buruzko ikasketa institutoa) eta  UNMS (Emakume Saharauien Batasun Nazionalari Laguntzeko Euskal Sarea) izango dira.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina