‘Niganantz bidea: arnas terapia eta irakaskuntza’ ikastaroa izango da datorren azaroaren 24an, eguena Etxelilan. Idoia Alberdi Etxanizek gidatuko duen ikastaroa 16:30etatik 18:00etara izango da eta arropa erosoa eta nahi izanez gero galtzerdi lodiak eramatea gomendatzen da, sarritan saioak zapata barik egiten direlako.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago: ‘Arnasketa saioaren funtsa gure arnas propioarekin, hau da, gure hatsarekin lehen kontaktu bat izatea da. Ariketa erraz eta atsegin batzuen bitartez, gure gorputza esnatu eta beste modu batera ezagutu eta biziko dugu. Ondorioz, burua baretu eta garbitu, bizi-poza eta alaitasuna piztu, arintasuna lortu eta ondo pasatuko dugu. Saioa aulkietan burutzeko aukera egongo da, bakoitzaren mugikortasunera moldatuz.’