Ondarroako institutuko gazteek irabazi dute Beldur Barik lehiaketako sari nagusia. Guztira 341 lan aurkeztu dituzte lehiaketa orokorrera eta epaimahaiak ‘Mi meta’ aukeratu du guztien artean irabazle.
Urdulizen izan da sari banaketa ekitaldia baina sariduna ezagutu baino lehen gazteek ikastaro ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute, permorfance-az gozatu eta urduritasunak baretzeko mokadua jateko aukera ere izan dute.
Ondarroako Udalak herriko gazteak zoriondu nahi ditu Beldur Barik jarrera erakusteko egindako sorkuntza lanengatik. Guztira 9 lan aurkeztu dituzte Zubi Zahar eta institutuko gazteek herriko lehiaketara eta atzo izandako sari banaketa ekitaldian, ‘Nire helmuga’ lanak irabazi zuen 400 euroko saria.