Ekonomia feministari buruzko jabekuntza eskola izango da barikuan

0

Ekonomia feministari buruzko jabekuntza eskola dataz aldatu du udalak, eta azkenean urtarrilaren 13 eta 21ean izango da. Eskola, urtarrilaren 20 hastea aurreikusita bazegoen ere, UXU emakume taldeak hitzaldia antolatu du egun horretarako eta horregatik eskolak aste bete aurreratzea erabaki du udalak.

Uzuri Aboitiz Hidalgo izango da eskola honetako irakaslea. Aboitiz, antropologoa, Emagin elkarteko kidea eta ekonomia feministak aditua da. Ikastaro honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakontzea lortu nahi da. Horretaz gain, emakumeak eta gizonak ekonomian kokatzeaz haratago, feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen diren aztertuko da ikastaroan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina