Aurrerak Portugaleteren aurka jokatuko duen partiduaren harira adierazpen instituzionala onartu du Ondarroako Udalak

0

Aurrera Futbol taldeak Portugaleteren kontra Ondarroan izango duen futbol partidua dela eta, Ondarroako Udalak adierazpen instituzionala onartu du. Adierazpenean herritarrei otsailaren 4an indarkeria matxistaren kontra eta indarkeria horri aurre egiten dioten emakumeekin elkartasuna adierazteko burutu daitezkeen mobilizazioetan parte hartzera dei egin die.

Horretaz gain udalak elkarteratzea egin du Osoko Bilkura bukatutakoan erasotzaileen inpugnitatearen kontra eta indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei babesa eta elkartasuna adierazteko. Gai honekin lotuta, Ondarroako UXU emakumeen taldeak Portugalete eta Durangoko mugimendu feministaren esperentzia ezagutzeko hitzaldia antolatu du, urtarrilaren 20, barikua, 18:00etan Etxelilan.

16112695_1328914520480189_1033898342184262357_o

Hementxe udalak onartutako adierazpen instituzionala irakurgai.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina