Inauterietako denda eta tabernen apainketa lehiaketan izena emateko epea otsailaren 23an bukatuko da. Izena eman nahi duenak udaleko Kultura Sailean, jrosa@ondarroakoudala.net helbidera idatzita edota 94 683 3669 telefonora deituta egin beharko du otsailaren 23ko eguerdiko ordu biak baino lehen. Denda eta tabernak lehiaketan parte hartzeko otsailaren 25eko 17:00etarako apainduta egon beharko dute.
Epaileek den-dena baloratuko dute: inauteri-gaia izatea, establezimendu bakoitzaren produktuak nola apaindu diren, orijinaltasuna, txukuntasuna, egindako beharra… Sari banaketa ekitaldia urtero moduan otsailaren 28an Beikozinin izango de Play Back txapelketaren aurretik izango da.
Tabernen artean lehenengo saria eskuratzen duenak 600 euroko saria irabaziko du, denda dotoreenak berriz 300 euro. Bi sari nagusiez gain, bi kategorietan 100 euroko aipamen bereziaren saria egongo da.
Udalak herriko taberna eta dendariak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu, herria girotzeko eta inauteri giroa herri guztian zabaltzeko denon parte hartzea beharrezkoa delako.
Iruzkin 1
Pingback: Antzerkia, musika eta dantza aurten Inauterietan