Aipatutako ikastaroa otsailaren 19an hasiko da eta mugimendu eta dantza bidez barne ezagutza lantzea du helburu. Sei saio izango dira denetara eta 11:00etatik hasi eta 13:30etara iraungo dute. Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa izango dantzan jakitea eta tailerra euskaraz izango da.
Hurrengo saioak martxoaren 19an, apirilaren 2an, maiatzaren 14an eta ekainaren 11 eta 23an izango dira eta Naroa Argoitia izango da irakaslea. Gogoratu ikastaroan parte hartzeko aurrez Etxelilan izena eman behar dela.