Emakume palestinarren bisita izan dugu Ondarroan

0

Ondarroako emakume palestinarren bisita izan dugu Ondarroan. Barikuan, Heba Nuseibeh, Mayson Qawasme eta Ohaila Shomar emakumeen elkarte palestinarretako ordezkariak izan ziren Ondarroan. Herria bisitatu eta bazkal ostean Etxelila bisitatu dute. Bertan herriko talde feministetako ordezkariekin bildu dira, beraiek egiten duten lana gertutik ezagutzeko.

Bilera bukatutakoan, elkarte bakoitzak Palestinan egiten duten lanaren berri eman diete Etxelilara hurbildutakoei. Hitzaldira gerturatutakoek galderak egiteko aukera ere izan dute bukaeran.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina