Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren 41.urteurrena

0

Duela 41 urte, otsailaren 27an 41 herrialde Sahararra, Saharar Errepublika Arabiar Demokratiko gisa aldarrikatu zen. Hori dela eta, Saharar herriari elkartasuna adierazteko asmoz eta historian zehar behin eta berriz Saharar herriak bizi izandako eta oraindik ere bizi dituen zapalkuntzak gogora ekartzeko, gaur Ondarroako Udalak Saharako bandera jarri du udaletxean.

Tamalez, milaka eta milaka sahararrek bakea bilatu nahian euren bizitokiak utzi eta Algeriako desertura ihes egin behar izan dute. Ihesaldi horretan ordea, herritar batzuek ez zuten ihes egiteko aukerarik izan eta ondorioz gaur egun familia desberdinek oraindik ere 2000km baino gehiagoko harresiaz banaturik jarraitzen dute, Marokoarrengandik etengabeko presioa jasoz.

Bizi izandako zapalkuntzaren arrastoak oraindik ere agerian daude. Saharar herritarren gehiengo batek desertuan normalizatuegia bilakatu den errefuxiatu egoeran jarraitzen dute oraindik ere, euren lurrak berriz lortzeko esperoan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina