Badator Martxoa, badator Emakumeen Nazioarteko eguna

0

Emakumeen Nazioarteko egunaren harira herriko eragile ezberdinek egitarau prestatu anitza prestatu dute. Emakumeen borroka historikoa eta egungoari aitortza eginez eta protagonismoa eskainiz, denon artean eta denontzat egindako egitaraua prestatu dute hainbat eragilek.

Lilatoiaren ekintzak emango dio hasiera martxoko egitarauari. Donostiara joateko autobusa antolatu du Ondarroako Udalak eta bertan izango dira jabekuntza eskolan lasterketa prestatzen aritu diren emakumeak ere. Donostiara gerturatuko ez direnak, Orrigorri ekimena izango dute Arrigorrin. Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko egunean 19:00etan kontzentrazioa, bertso brindisa eta Andrabanda izango dira. Asteburuan ere izango dira aldarrikapenerako ekintzak, zapatuan luntxa eta dantzaldia izango dira Antiguako Aman eta domekan berriz, norbere buruarekin ezkontza irudikatuz ekintza publikoa egingo dute herritar batzuk.

Hurrengo egunetarako hainbat libururen aurkezpenak, hitzaldi eta ikastaroak, Jaizkibel konpainiaren 20 urteak laburbiltzen dituen erakusketa eta bisita gidatua… izango dira Ondarroan.

Aurten ‘Izan zirelako gara, eta izango gara’ lemapean antolatu dira Emakumeen Nazioarteko egunari lotutako ekimenak. Egitaraua osorik biltzen duen postala etxe guztietara bidali du udalak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina