Zinegoak jaialdiko filmak ikusgai Ondarroan

0

Zinegoak zine jaialdiko filmak ikusgai izango dira Ondarroako Etxelilan datorren martxoaren 30ean eta apirilaren 5ean.Bi ikuskizunak 19:00etan izango dira.

Zinegoak Hedapenaren helburu nagusietako bat festibaleko lanak udalerrietara zabaltzea da, oro har zaila dutelako mota horretako edukiak eskuratzea. Zinegoak jaialdian izaten ditugun film gehienak ez dira areto komertzialetara helduko, eta helduko direnak, ohorezko salbuespenak kenduta, areto minoritarioetan egongo dira. Bigarren helburua, baina ez inportantzia gutxiagokoa, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina