Duo Jade taldearen hitzaldia eta kontzertua izango da egunean Etxelilan

0

Eguenean, maiatzak 11, 18:00etan Duo Jade talde kubatarraren hitzaldia izango da Etxelilan. Hitzaldiaren ostean Kubako hirukoteak kontzertua eskainiko du Etxelilan.

Kubatik Euskal Herrira bisitan etorritako hiru emakumeren proiektua da Duo Jaderena, “Del Son de la Ma Teodora, a Son a Felina” izenburupean Kubako musika eta herrialdearen garapenari Kubatar emakumeek egindako ekarpena azaltzeko sortua. Proiektuak bi zati ditu: batetik, ikusentzunezko batez lagunduta, azalpen bat Kubako Emakumeek musikari eta herrialdeko garapenari egindako ekarpenari buruz. Eta bestetik, Duo Jade bikotearen kontzertua, zeinetan Yanaisa eta Maygred musikari bikoteak kontzertutxo bat eskaintzen duten. Kontzertuan zehar beraiek sortutako kantuei hainbat konpositorek emakumeen inguruan sortutako kantuak gehitzen dizkiote. Hemen zuzenekoaren bideotxo bat aurrerapen gisa:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina