‘Indarkeria matxista kontsumitzen al dugu?’ ikastaroa Etxelilan

0

Maiatzaren 19 eta 20an ‘Indarkeria matxista kontsumitzen al dugu?’ ikastaroa izango da Etxelilan. Barikuan 17:00etatik 21:00etara eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara izango da Setem Hego Haizea irakasleak emango duen ikastaroa.

Ikastaroan bi arlo ezberdin landuko dira. Alde batetik, kontsumoak eta kapitalismoak nola areagotzen duten ohiko genero estereotipoen eraikuntza (iragarkiek, adibidez) aztertuko da eta beste alternatiba batzuei bidea zabalduko zaie: kapitalismoaren bidetik zein pertsonen aniztasunaren bidetik. Beste aldetik, etxeko produktuen, estetika elementuen eta bestelako arloetako kontsumoa ikertu ostean, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen arloan ikuspegi feminista batetik lan egiteko bideak zabalduko dira. Zentzu horretan, pertsona fisikoek nahiz gizarte-erakundeek ikastaro honetan galdera eta erantzun lagungarri batzuk aurkituko dituzte, batetik, beren kontsumo-jokabide eta ohiturak analizatzeko, eta, bestetik, indarkeria matxistarik gabeko kontsumo eredu bat bultzatzeko jarraibideak izateko.

Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina