‘Nosotras, mujeres de Euskalduna’ dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia gaur Etxelilan

0

‘Nosotras, mujeres de Euskalduna’ dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia eskainiko dute gaur, Maribi Marañon eta Bego Gutierrez (Euskaldunako emakumeak) eta Larraitz Zuazo Aurrekoetxeak (Dokumentalaren zuzendaria). Emanaldia 18:30ean hasiko da Etxelilan eta Uxu emakume taldeak antolatu du.

Araitz Rodríguezek, Euskaldunako Ontzioletako behargin batek alabak, 1983 eta 1988 bitartean Bilbon gertatu zen borrokaren memoria berreraikitzeko zeregina hartuko du bere gain, ontziolak ixtea saihestu ez zuen borrokarena. Horretarako, amaren ikuspegiaz baliatuko da, baita greban zeuden beharginei babesa emateko 1984an sortu zen Euskaldunako Emakumeen Asanblada (EEA) delakoan parte hartu zuten beste emakume batzuen ikuspegiaz ere. Antzeman daitekeen porrotaz gain, eta eman zitzaizkien emazte eta ama zereginetatik haratago, emakume horiek borrokan zuzenean parte hartzeak euren buruarentzako baieztapena eragin ez ezik, kontzientzia hartzea eta emakume izatearen zailtasunen aurrean ahalmentzea eta nagusiki gizonena zen inguruan era horretan azaltzea ere eragin zuen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina